XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Negu eta udaberri aldietan, elurra izan ohi da Pirene mendietan.

Aizkorri, Aralar eta Gorbea ere denbora luzez egon ohi dira elurrez estaliak.

Baiñan elurra gutxitan iritxi ohi da itsas-ertzeko errietara.

Euskal-Erriko elur-egun gehiena izaten dituan erria Orduña da: urtean 18 egun bataz beste.

Mendabal-aizea bezain joaldi ugariak egiten ez baditu ere, askotan jotzen du ego-aizeak gure lurraldeetan.

Aize mota hau, Atlantikoan sortzen diran itsas ekaitzen ondorena da.

Ego aizea delako hau, bero eta legorra izan ohi da.

Eguratsa zeharo garbitzen du, eta giro sargorea sortu.

Ego-aize honek, euri andiak sortarazten ditu Andaluzia'ko, Extremadura'ko eta Gaztela-Erriko lurraldeetan.

Gure lurraldeetan ordea ez dute euririk ekartzen.

Aize hauetaz gaiñera ba da noiz-beinka sortzen dan aize gorria ere.

Ifar-aize gorri hau, negu zakar eta gogorretan atera ohi da.

Elurra eta izotza ekartzen dituan aizea dugu.

Siberia eta Polo aldetatik datozen aize-erasoak sortzen dutena.

Dato hauek ikusiz gero, gure lurraldeetako egurastia otz-bero aldaketa gutxiagokoa dala garbi azaltzen da.

Udazkena, epela ohi dugu.

Udaberria ere bigunagoa.

Eta negua bera ere, otza baiño gehiago bustia dugula esan behar.

Dato guzi hauek egungo egurastiaren ezaugarriak ditugu.

Baiñan nolako egurastia izango ote zan lehen gizakia bizi izan zan garai haietan?.

Orain aleginduko gera galdera honi erantzuten.

b) Kondaira-aurreko egurastia.

Kuaternario aldiko egurastiaren ezaugarririk agirienetakoa, izozteak dira.

Izozte baten eta bestearen artean interglaciar deitzen zaien egurasti biguneko aldiak gertatzen ziran.

Beste batzutan izozte beraren barruan interestaldial egurasti epeleko aldi laburrak ere gertatzen ziran.